Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi eta Kontseilu Errektorea berriztatu zuen
Bazkideen 218ko quorum-arekin, bertaratutako 103 bazkide eta ordezkatutako 115, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta 2025-2026rako bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen, eta datozen hiru urterako auditoretza elkartea izendatu zuen.
Halaber, Kontseilu Errektoreko kide berriak hautatu zituen: kide titularrak, María Rodriguez Uranga, Alex Belaustegui Foronda, Aitzol Llona Aurrecoechea, Enara Venturini Alvarez, Begoña Mardaras Gaztelurrutia, Xabier Manterola Lejarza eta Izaskun Aguirre Collado; eta ordezko kideak, Olatz Ibarretxe Larisgoitia eta Andoni Esturo Errazti.
Kontseiluak agintaldia amaitu duten kideei eskerrak helarazi nahi dizkie urte hauetan egindako lanagatik: Anton Arriola Boneta eta Itziar Laskurain Lasa.
Eskerrik asko!

