Ikastaroak

24/25 ESKAINTZA

 * Oharra: igeriketa ikastaroetan izena emateko 3 urte beteta izan behar dira.

IZEN-EMATEKO PROZEDURA:

Lauroko bazkideak:
– Sar zaitez ALEXIAn.
– “Eskolaz kanpo”ko atalean, aukeratu inskribatu nahi duzun seme-alaba.
– Eskaintzako aukerak agertuko zaizkizu eta banan-banan aukeratu eta sakatu “Eskatu” botoiari.

Lauroko bazkideak EZ direnak:
– Bete eta bidali zerbitzuak@behekosoloaxxi.com helbidera ondoko inprimakia.

Prozedura hauekin aurrematrikula eginda dago. Epea amaitutakoan, ez dira bajak onartuko, zozketa egin eta behin-behineko zerrendak argitaratu ahal izateko.

 

EPEAK 24/25 ikasturterako:

Izen-ematea urte osorako da, eta baja eman nahi izanez gero, hiruhileko bakoitzean eman daiteke. Dagokion epetik kanpo baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.

Ikastaro baten baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero, ekintza eta ordutegi ezberdinetan izan behar da. Bete ezean, izen-emate guztiak baliogabetuko dira.

Aurrematrikula egiteko epeak amaitutakoan ez dira bajak onartuko.

Lehen hiruhilabeterako: irailak 30 – abenduak 22.

  • Izen-emateko epea: uztailak 12 – irailak 8
  • Behin-behineko zerrendak, itxaron zerrendak eta bigarren aukerak: irailak 20.
  • Erreklamazio epea: irailak 21-22.
  • Behin-betiko zerrendak eta plaza libreak: irailak 24.
  • Ikastaro hasiera: irailak 30.

Bigarren hiruhilabeterako: urtarrilak 7 – martxoak 23.

  • Baja emateko epea: abenduak 2-10.
  • Plaza libreak argitaratu: abenduak 17.
  • Izen-emate eskaera: abenduak 18-22.
  • Ikastaro hasiera: urtarrilak 7.

Hirugarren hiruhilabeterako: martxoak 24 – ekainak 15.

  • Baja emateko epea: martxoak 1-9.
  • Plaza libreak argitaratu: martxoak 12.
  • Izen-emate eskaera: martxoak 13-16.
  • Ikastaro hasiera: martxoak 24.

Ikastaroetako plazen esleipena:

Izen-emate epea amaituta, zozketa burutzen da plazen esleipena egiteko. Irizpidea: letra bat atera eta horren arabera ordenari jarraitu, Lauroko bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik.

Itxaron zerrenda bat egingo da eta bajaren bat egotekotan kontuan hartuko da. Hurrengo hiruhilekoan ez zaio prozedura honi jarraituko (itxaron zerrenda hau ez da indarrean egongo).

Behin plaza libreak argitaratuta daudela, email bidezko eskaera epea ezarriko da: epe horretako lehen eguneko 09:00etatik aurrera hartzen diren eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, eta lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik.

  •  Bigarren eta hirugarren hiruhiletarako izen-ematea:

Baja emateko epea zabalduko da eta horren ostean plaza libreak argitaratuko dira. Behin plaza libreak argitaratuta daudela, email bidezko eskaera epea ezarriko da: epe horretako lehen eguneko 9:00etatik aurrera hartzen diren idatzizko-eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna izango dutelarik.