Behekosoloko ikastaroak 24/25: izen emate epea zabalik

Prest dago 24/25erako ikastaroen eskaintza Lauroko bazkide zein bazkide ez direnentzako. Atal honen amaieran inprimaki osoa duzue eskuragarri.

Izen-emate epea zabalik dago uztailaren 12tik irailaren 8ra arte. Gainontzeko epeak dira:

  • Behin-behineko zerrendak, itxaron zerrendak eta bigarren aukerak: irailak 20.
  • Erreklamazio epea: irailak 21-22.
  • Behin-betiko zerrendak eta plaza libreak: irailak 24.
  • Ikastaro hasiera: irailak 30.

Izen-emate prozedura:

Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela (datak, IKASTAROAK atalean).

Ikastarotako informazioa, urte osoan ikusgai dago esteka honetan: KLIKATU IKASTAROAK ATALA.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.