Bi auto elektrikoekin lehiatu ziren DBH 4ko ikasleak

DBH 4. mailako Teknologia ikasleak Bilbon izan ziren martxoaren 5ean auto elektrikoen Greenpower-Bridgestone lasterketan, Josu Basterretxea, irakasleak lagundurik.

Guztira 15 autok parte hartu zuten lehiaketan eta Lauroko ikasleek bi auto aurkeztu zituzten, bi taldetan banaturik, Laurokart1 (beltza) eta Laurokart2 (berdea).

Ordu bat eta erdiko iraupen-lasterketa izan zen eta gure taldeek lasai eta seguru ekin zioten lanari, fiabilitate handiarekin. Apurka-apurka aurreran egin zuten sailkapenean aurkeztutako autoak sendoak zirela frogatuz, hori baita frogaren helburua: iraun, arazoei aurre eginez.

Lasterketaren erdialdera Laurokart1-ek arazoak izan zituen frenoekin, baina boxetan sartuta, gure mekanikari gazteek arazoa konpondu eta, denbora galdu arren, lehiaketan jarraitzea lortu zuten. Laurokart2 bikain zihoan eta laugarren egitea lortu zuten, bost minutu falta zirela zulaketa izan eta gurpila arin batean aldatu zuten arren.

Azkenik, Karrozeriarik Onenaren Saria lortu zuten.

Oso pozik taldeek egin zuten lanarekin. Zorionak denoi!

(Argazkiak, Kid’s kit-car elkartea).


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.