Bi literatur sari DBHko 2. mailan
Coca-Colak antolatzen duen “Narrazio Laburreko 14.Edizio”ko Bizkaiako hiru irabazleen artean DBH 2 Ako Nerea Larrazabal Saitua dago. Ekainaren 8an sari banaketa izango da Iruñako Baluarte Jauregian, eta bertan jakingo da postuaren zehaztapena
Literatur sari honek 13.000 parte hartzaile izan ditu Estatu mailan, eta Euskadin 786 izan dira, bi modalitatetan, euskera eta gaztelera. Kontakizun labur bat idatzi behar izan zuten, bi orriko gehienezko luzapenekoa, froga idatzi hau burutu zuten egunean bertan eman zieten “esaldi misteriotsu” batetik abiatuta.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako “Bizkaldatz Txikia lll. Haur eta Gazteen Literatura Saria”n DBH 2 Cko Malen Ormaetxea Leniz ikasleak irabazi du, euskarazko modalitatean. Gazteen artean idazteko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko sortu den lehiaketa honetan, neska-mutilek Paul eta sorginkeria-liburua (Xabier Olaso) kontakizuna garatu eta amaitzeko erronka zuten eta euren lana 4 edo 5 orrialdetan burutu behar zuten.
ZORIONAK BIOI!!!