Bi talde sarituak Elhuyar Zientzia Azokan
Lauro Ikastolako DBHko 1. , 3. eta 4. mailetako sei lan-talde izan ziren Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan, maiatzaren 22tik 25era, zeinetan ikastetxe ezberdinetako 800 ikasle inguruk parte hartu zuten.
Gure ikasleok burututako proiektu zentifiko-teknologikoak aurkeztu zituzten, “Biologia” eta “Ikerketa Faktoria” jakintzagaietan garatutakoak, Oihane Uriarte, Amaia Perez eta Esther Atela irakasleekin.
- 1. SARIA, DBH 1. mailako Iraide Ausin Vicuña eta Izaro Gutierrez Gonzalezek, “Ogiaren lizunaren hazkuntza” proiektuarekin. Datorren ikasturtean Galiziako Zientzia Azokan parte hartuko dute, Cambren, zientzia.
- 2. SARIA, DBH 3ko Ander Puente Barroeta, Unai Zubiaur Martinez, Noah Martin Arrutia eta Aiert Mardaraz Etxabek, “Codenebu: Espazioan mezu seguruak bidaltzeko sistema” proiektuarekin. Lortutako saria, datorren ikasturtean Bartzelonako Exporecercan parte hartzea.
Zorionak denoi egindako lanagatik!








