Bihotz-bihotzetiko agurra 40. promozioari

Maiatzaren 18an ospatu dugu Ikastolako 40. belaunaldiaren agurra (2003-2018), euren guraso eta irakasleekin batera. Ekitaldia alaia eta hunkigarria izan zen oso, eta bertan ikusitako bideoa eta egindako argazkiak familien atal pribatuan daude.

Hemen ondoan, promozio honek Ikastolan utziko testigantzaren bideo laburra eta ekitaldian joandako gurasoen omenez irakurritako poema, Jon Gerediaga irakasle eta poetak idatzia.

 

joan direnei,
geratu direnei,
itxaropenez.

Begira, udaberriaren hasieran
heldu eta goizegi, goizegi
erori dira hosto gazteegiak.

Orbelarekin elkartzera doaz.
Lur-geruza berria sortuko dute.
Bertatik elikatuko da baso guztia.

Sinesten dut: ikusiko ditut berriz,
behin eta berriz berdatuko dira.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.