Bizkaiko Batzar Etxean, ume errefuxiatuen duintasunerako eskubideak aldarrikatuz

Azaroaren 20an ospatzen den Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna aitzakia, Bizkaiko Osoko Txikiak ume errefuxiatuen eskubideen aldeko elkartasun mezua zabaldu zuen, Gernikako Batzar Etxean Bizkaiko 250 ikasle batu zirelarik.

Lauroko DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara” ekimena martxan jarri genuen UNICEF elkartearekin. Proiektu honek haur eta nerabeei ahotsa eman nahi die beraien parte-hartzea sustatuz. Hau horrela izanik, azaroaren 18an gure ikasleek Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko aukera izan zuten, Alain Undabarrena eta Iñaki Zalduegi irakasleak lagundurik.

Bertan, ume errefuxiatuen duintasunerako eskubidea berresteko eta diskriminazio gabeko gizarterantz pausuak emateko adierazpena irakurri eta sinatu zuten.

Aldarrikapenaren bideoa, 2030 Agendako webgunean: KLIKATU HEMEN


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.