Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finalean DBH 4ko Euskal LaboraTegiko ikasleak
Larunbatean, abenduak 18, DBHko 4. mailako ikasle batzuek, irakasleek lagunduta, aukera izan zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finala bertatik bertara jarraitzeko. Azken hilabetean Euskal LaboraTegiko ikasleek bertsolaritza munduan murgildu eta gero, finalaren zirrara sentitzeko aukera izan zuten.
Finalean zortzi bertsolari lehiatu ziren eta, buruz burukora, Nerea Ibarzabal Salegi eta Jone Uria Albizuri iritsi ziren. Azkenean Nereak jantzi zuen txapela. Nereak Harry Potterren doinuan egindako bertsoa entzutea merezi du!