Bizkaiko Elikagaien Bankoak bereziki eskatu digu laguntza
Azaroan janari bilketan parte hartuko dugu eta “BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKU”ari entregatuko diogu, ohi denez. Entitate honek Bizkaian banatuko ditu elikagaiok txirotasunean bizi direnen artean. Oraingoan pandemiaren eraginez, Bizkaiko hainbat etxetan egoera oso larria da, eta elkarteak atenditu beharreko kasuak %30ean handitu dira. Beraz, aurten bereziki eskatzen dugu zuen laguntza, bai Ikastolan egingo den bilketan, familiei helarazi diegun prozeduraren bidetartez, zein supermerkatuetan egingo denarekin parte har dezazuen.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!