Burutu da Angoulême-ko trukearen lehen zatia
Angoulême-ko trukea egingo duten 25 ikasleak dagoeneko itzuli dira Frantzian astebete eman eta gero, Audrey eta Gorka irakasleen laguntzaz. Jarduera eta bisitaldi bikainak burutu dituzte: “Le Château de la Rochefoucault”en bisita egin zuten jabearekin eta erdi-aroko arropak jantzi “mannequin challenge” bat egiteko (Bideoa galerietan ikusgai), magdalenak egin eta bingoan jolastu, Angoulême-eko paperaren eta komikiaren museoak bisitatu; eta bisitarik arrakastatsuenetarikoa, Futuroscope!
Maiatzean etorriko dira ikasle frantzesak gurera eta ziur gaude eurek ere Euskal Herriataz hainbeste disfrutatuko dutela.
Argazkiak jarri ditugu “Galeriak” atalean.