Berrien artxiboa

Bi sari eta hiru accesit ICLI Marrazki leihaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 abendua, 2022
ICLI Marrazki leihaketan parte hartu eta aurten ere irabazleak izan ditugu! Bi izan dira marrazkilari saituak: Nikole Garcia Cano, 3.B gelakoa, eta bere marrazkia ICLIren Gabonetako postala izango da; eta Lorea Serrano Astralagarena, 3.Bkoa ere, bere marrazkia COIIB Ingeniarien Eskolaren irudia izango delarik. Halaber, aurten 8 Accesit eman dituzte, beste lan batzuk ere aitortu nahian, eta hiru ...
Sakondu

Bizkaiko Batzar Etxean, ume errefuxiatuen duintasunerako eskubideak aldarrikatuz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 abendua, 2022
Azaroaren 20an ospatzen den Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna aitzakia, Bizkaiko Osoko Txikiak ume errefuxiatuen eskubideen aldeko elkartasun mezua zabaldu zuen, Gernikako Batzar Etxean Bizkaiko 250 ikasle batu zirelarik. Lauroko DBHko 2. mailako Gizarte Zientziak arloan, “Zuen balioak, lau haizeetara” ekimena martxan jarri genuen UNICEF elkartearekin. Proiektu honek haur eta nerabeei ahotsa eman nahi die beraien ...
Sakondu

Gabonetako ekitaldirako sarreren zozketa eginda!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 abendua, 2022
Zozketa, Lehen Hezkuntzako hiru ikasleen laguntzaz egin dugu eta atera den zenbakia 136 izan da. Beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 136tik 317ra (esleitutako azken zenbakia). 1etik 21era. Sarrerak prestatzen ari gara eta astearte eta asteazken bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, ...
Sakondu

Haur Hezkuntzan, Euritan dantzan!!!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 abendua, 2022
Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek bideoa grabatu dute aurtengo EiTB Maratoiaren ekimenean parte hartzeko: esklerosi anizkoitza izango da aurten maratoiaren ardatza. Ikusi bideoa, eta disfrutatu ikasleek beste! Eta dohaintza batekin parte hartu nahi baduzu IKUSI HEMEN: Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF) izango da esklerosi anizkoitza ikertzeko emandako dirua jasoko duen erakunde publikoa.
Sakondu

Fair Saturday: esperientzia zoragarria izan zen!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 abendua, 2022
Lehen Hezkuntzako Abesbatzako kideek Fair Saturday ekimeneko hasiera ekitaldian parte hartu zuten. Inoiz ahaztuko ez duten esperientzia! Beste 2.000 bat artistekin batera, abeslari zein musikariekin, eta ia 8.000 ikusleen aurrean, kontzertu ederra burutu zuten azaroaren 25ean, Miribillako Bilbao Arenan. Ziur gaude datorren urtean errepikatu nahi izango dutela! Kontuan izan EiTB-k kontartua grabatu eta Gabon egunean ...
Sakondu

Eskola Kontseiluko kideen aldarrikapena

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 azaroa, 2022
Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua berriztatzeko hauteskunde prozesua burututa, hona hemen behin-betiko hautagaien aldarrikapena: GURASOEN ESTAMENTUTIK: Landeta Del Cura, Itziar Madariaga Idirin, Xabier IKASLEEN ESTAMENTUTIK: Uchupi Ellacuria, Juan IRAKASLEEN ESTAMENTUTIK: Perez Granillo, Laiene Lozano Merino, Gorka Astorkiza Bernaola, Garazi ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN ESTAMENTUTIK: Bilbao Lekerika, Amaia
Sakondu

Juan Ignacio Perez Iglesias izan dugu aurten KUKULUMENDI hitzaldi saioei hasiera ematen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 azaroa, 2022
Azaroaren 23an Juan Ignacio Perez Iglesias dibulgatzailea eta idazlea izan dugu KUKULUMENDI – Personen talentua garatuz hitzaldi saioei hasiera emanez. Bigarren Batxilerreko ikasleei “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” hitz egin die, ostean neska-mutilek eta Garbiñe Echevarria eta Beñat Zubia aurkezleek egin dizkioten galderei erantzunez: letra eta zientziak banatzearen inguruan, ondorengo ikasketetarako gomendioak, euskara, hizkuntza era ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.