Berrien artxiboa

Marta Macho-Stadlerrek Ikastolan izan dugu aurtengo KUKULUMENDI konferentzia saioei hasiera emanez

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 urria, 2021
Aurreko ikasturtean nahi eta nahiezko geldiunea izan ostean, aurten gogo eraberrituz hasi ditugu KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi saioak, Batxilerreko Orientazio akademiko-profesionaleko programan txertatzen direnak, “INSPIRATU besteekin” atalean. Bigarren mailako ikasleekin hasi gara, urriaren 19an, eta Marta Macho-Stadler matematikaria izan dugu hizlari emakumeari eta zientziari buruz, genero-perspektiba batetik, gai honetan oraindik eman beharreko pausoen ...
Sakondu

Ikastolako bi ikasle sarituak Bizkaidatz VII. literatura lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 urria, 2021
Aiala Garabieta Oribe eta Andere Garabieta Oribe, Batxiler eta DBH 3ko ikasleak urrenez- urren, Haur eta Gazteen VII. literatura-sarian irabazle izan dira: lehena, 1. gazte-saria euskarazko modalitatean; eta bigarrena, 2. gazte-saria, euskarazkoan ere. Sari banaketa urriaren 8an izan zen, 11:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian, eta Unai Zaballa Euskarako irakaslea lagundurik bertaratu ziren ikasleak. Ikastolari ere ...
Sakondu

Lapurketa Arte Ederretako Museoan: ikasleek kasua argitu dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 iraila, 2021
Duela hiru ikasturte hasi zen Lauro Ikastola Forensic Science STEAM proiektuan parte hartzen, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik datorrena, hain zuzen. Proiektu honetan ikasleak ikerlari bihurtzen dira eta kasuak argitzeko metodologia eta estrategiak ikasten dituzte kasu praktiko baten bidez. Aurtengoa: Bilboko Arte Ederretako Museoan Miguel de Unamunoren eskultura lapurtu dute. Aforo kontuak direla eta, hamabi ...
Sakondu

Universitario Bilbao Rugby-k kirol jardunaldi bat burutu du Lauron

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 iraila, 2021
Universitario Bilbao Rugby-k errugbi jardunaldi zirraragarria eskaini zuen Lauro Ikastolan. Klubeko jokalari eta monitore ezberdinak, Mario Barandiaran kirol zuzendari berriarekin, Laurora hurbildu ziren hainbeste maite duten kirola sustatzera. Aurkezpen labur baten ondoren, Lehen Hezkuntzako haurrek errugbiarekin izan zuten lehen harremana, beren jakin-mina pitz dezaketen hainbat jarduera, dinamika eta ariketa eginez. Txandaka, maila bat aldi bakoitzean, ...
Sakondu

Eskerrik asko denoi, eta ONDO PASA UDA!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 uztaila, 2021
Liburu, baliabide eta materialen zirkularrak dagoeneko bidali ditugu. Hala ere, kontuan izan dokumentu hauek webgunean ere badituzuela: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTASUNAK – LIBURUAK ETA TIK BALIABIDEAK. Hemen aurreratzen dizkizuegu, baita ere, “Urteko Programaketa 21/22” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Aurten, argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu etxeetara, ...
Sakondu

Tximeleten oasia bete-betean loratu da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 uztaila, 2021
Lehen Hezkuntzan azken hiruhilekoan 3. eta 4. mailetako ikasle eta irakasleek sortu eta landatutako “Tximeleta eta intsektuen oasia” guztiz loratuta dago uztailean. Hasieran landatutako loreez disfrutatu ahal izan zuten, baina uda bete-betean heldu zaigunean, ikasleek landatutako baso-lore haziak guztiz loratu dira. Disfrutatu bideoa!
Sakondu

Lehen ikastola TBL metodologian akreditatua – Thinking Based Learning

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 ekaina, 2021
Ekainaren 29an Massachusetts Unibertsitatean Filosofia Doktorea eta pentsamenduaren metodologian nazioarteko aditua den Robert Swartz Lauro Ikastolan ospatu den ekitaldian parte hartu du Ikastolako arduradunei Thinking Based Learning –TBL ikastetxea izateko prozedura bete duela egiaztatzen duen agiria emanez. “Thinking Based Learning- Pentsamendu Trebetasunak” metodologia aplikatzeak pentsamendu trebetasunak kurrikuluaren edukietan uztartzean datza, ikasleak pentsalari eraginkorrak izan daitezen ...
Sakondu

Hara non agertu den bat!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 ekaina, 2021
Gure DBH 4ko ikasleek ondo dakite zer gertatu zaien uso hauei! Ozeano Atlantikoan izan diren azken ekaitzen ondorioz, Portugalen ospatzen ari ziren lehiaketa batean, hainbeste uso galdu egin ziren eta bertako arduradunak bila dabiltza. Hara non agertu den bat! Ikastolan! DBH 4ko ikasleei bitxia egingo zaie honen berri izatea, aurten, Gizarte jakintzagaian, Lehen eta Bigarren ...
Sakondu

Lauro Ikastolak BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzan parte hartuko du Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko Bizkaian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 ekaina, 2021
EA 2030 Planean jasangarritasunaren inguruan orain arte egindako lanez gain, Lauro Ikastola BBK Kuna 2030 Kideak sarearen parte izango da, Bizkaian Garapen Jasangarritako Helburuak (GJH) lortzeko 83 erakunde batzen dituena, alegia. BBK-k bere ibilbide-orrian du helburu horiek lortzea Bizkaiaren etorkizuneko erronkei hoberen erantzuteko: BBK Kuna 2030 Kideak sektore anitzeko aliantza izango da lankidetza eta berrikuntza ...
Sakondu

Lauro Ikastolako EA 2030 proiektuko ekintzak bideo batean batu ditugu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 ekaina, 2021
Lauro Ikastolan Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzen jarraitzen dugu. Horrela, EA 2030 proiektuaren barne, jasangarritasunaren alde eta ingurumen hezkuntza lantzeko Ikastolan egindako ekintza ugari azaltzen dituen bideoa ikusi daiteke esteka honetan. Eskerrik asko jarduera hauetan parte hartu eta lagundu duzuon guztioi! Disfrutatu, eta hartu indarra datorren urtean gehiago eta hobeak izan daitezen!
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.