Berrien artxiboa

Emaitza akademikoen kanpoko alderaketa: bikaintasunaren bidean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 azaroa, 2020
Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USEaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamazazpi urtez. Aurten, 7,80koa izan da, 30 urteko historikoan izan dugun hirugarren notarik altuena. Ikus grafikoan EAEko hirurteko datuen alderaketa. 2020ko ekainean inoiz baino ikasle gehiago aurkeztu dira USE frogako ...
Sakondu

Martxan da berriz Ikastolako aldizkari filosofiko digitala, ESNATUZ

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 azaroa, 2020
Dagoeneko hiru urteko ibilbidea duen Lauro Ikastolako ESNATUZ aldizkari filosofiko digitalak ikasturte honetako bidea hasi du. Batxiler bigarren mailako ikasleek idatzitakoak argitaratzen dira, kolore anitzetako iritzi-artikulu interesgarriak irakurtzeko aukera paregabea ematen dizuena. Ikasleak animatuz doaz eta artikuluak gehitzen joango gara: maltzurkeria, utopiak, etab. Esnatu! eta ez galdu pentsalari gazteen hitz interesgarriak!!  Aldizkaria ikusteko KLIKATU
Sakondu

EUSKARALDIA! Zazpi egun baino ez dira geratzen!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 azaroa, 2020
Ezohiko egoera batean harrapatu bagaitu ere, azaroaren 20tik abenduaren 4ra hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketa masiboa egingo dugu Euskararen lurralde osoan: EUSKARALDIA. Bigarren edizio honetan lanean, eremu digitalean eta gertuko harremanetan denbora gehiago igaroko dugula kontuan izanda, egoerara egokitu beharko duguna argi dago. Ikastolan lan egiten duten pertsona guztiek izena eman dute Euskaraldian eta ahobizi-belarriprest jokatuko dute, ...
Sakondu

Bizkaiko Elikagaien Bankoak bereziki eskatu digu laguntza

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 azaroa, 2020
Azaroan janari bilketan parte hartuko dugu eta “BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKU”ari entregatuko diogu, ohi denez. Entitate honek Bizkaian banatuko ditu elikagaiok txirotasunean bizi direnen artean. Oraingoan pandemiaren eraginez, Bizkaiko hainbat etxetan egoera oso larria da, eta elkarteak atenditu beharreko kasuak %30ean handitu dira. Beraz, aurten bereziki eskatzen dugu zuen laguntza, bai Ikastolan egingo den bilketan, familiei ...
Sakondu

Esti Blanco-Elorrieta: “Elebitasunaren eragina gure burmuinean”

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 azaroa, 2020
Esti Blanco-Elorrieta ikerlaria Lauroko 30. belaunaldiko ikasle-ohia da. Urte honen hasieran, bere berri ere eman genizuen 2020ko Forbes-eko zientzia zerrendan sartu baitzuten 30 urte azpiko zientzielarien artean, burutu dituen eleaniztasunari buruzko azterketa neurozientifikoengatik. Oraingoan, “TED Ideas Worth Spreading”eko saio interesgarria helarazten dizuegu elebitasunaren inguruan egin dituen erreflexioen inguruan: Hizkuntza bat baino gehiago hitz egitea ona ...
Sakondu

Nora Irizarrek irabazi du DBH 1eko ipuin-lehiaketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 azaroa, 2020
Irakurketa bultzatzeko jardueren artean, DBH 1. mailan ipuin lehiaketa antolatu da, Bilboko parkean egon zen erakusketaren argazki batean oinarrituta, Cristina García Roderoren “Tierra de sueños”, hain zuzen. Irabazlea 1Bko Nora Irizar ikaslea izan da “Cómo conocí a mi mejor amiga” ipuinarekin. Zorionak!
Sakondu

Eskola Agenda 2030 proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 azaroa, 2020
Aurreko ikasturteetan Eskola Agenda 21 proiektuaren bitartez jasangarritasuna landu izan dugu ikastolan. Ikasturte honetatik aurrera proiektuaren izena aldatu da, Eskola Agenda 2030 izango delarik. Bertan, NBE-Nazio Batuen Erakundeak (ONUk) proposatutako iraunkortasunerako 17 helburuak oinarritzat hartuta, jasangarritasuna lantzen jarraituko dugu.  Esteka honetan iraunkortasunerako 17 helburuei buruzko informazio gehiago dago eskuragarri:  UNESCO ETXEA
Sakondu

Aurten ere Memoriaren Egunean parte hartuko dugu, ikasleen presentziarekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 azaroa, 2020
Gogora Institutuak 2020ko Memoriaren Egunaren ospakizuna sustatu du, “ATZERA BEGIRATU AURRERA JARRAITZEKO” lelopean. Lauro Ikastolak, azken urteotan, Memoriaren ahalmen pedagogikoa balioetsi eta bizikidetza adiskidetua eraikitzeko helburu duen programa honekin kolaboratu du, Ikastolan bertan biktimen hitzaldian burutuz. 2017ko ekitaldian Ikastolako 3 ikaslek parte hartu zuten: Joanes Atxa, Iraia Markaida eta Markel Gonzalez (ikus amaieran bideoa,euren parte ...
Sakondu

Jantoki berriko lanak, amaituta

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 urria, 2020
Jantoki nagusiko afora gutxitu eta ikasleen arteko segurtasun distantzia ahalik eta hoberen gordetzeko, osasun arduradunek adierazitako neurrien maximoak gaindituz, jantoki-espazio berria egokitu dugu, Batxiler eraikineko aterpean. Espazio hau aukeratu dugu, arduradun sanitarioek gomendatutakoaren arabera, hau da, jantoki nagusi eta sukaldetik hurbil dagoelako, bertaratuko diren ikasleen joan-etorriek ez dituztelako beste fluxu batzuk eragozten, instalazioa egoki garbitzeko ...
Sakondu

Familientzako Orientazio hitzaldiak formatu telematikoan hasi ditugu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 urria, 2020
Urtero betetzen dugun Familientzako Orientazio Hitzaldi programa urrian hasi da Lehen Hezkuntzan. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, saio hauek ezin dira presentzialak izan eta formatu telematikoan burutuko ditugu. Momentuz, Matematikaren ikasketaren ingurukoa 1. mailan, Google zerbitzuen inguruko guraso-tailerra 3. mailan eta KiVa eta Elkarbizitzaren ingurukoa, 1. mailan, burutu ditugu. Kontuan izan, urrian beste hiru ere ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.