Berrien artxiboa

Pedro Luis Uriarteren hitzaldietako bideoak, webgunean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 apirila, 2019
Aurreko berri batean aipatu genuenez, apirilaren 3an Pedro Luis Uriarte izan genuen Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan. Bideo labur batzuk prestatu ditugu bere saioko bi zatietan tratatutako gaien adibide batzuk ikusteko: “Euskadi y tú ante desafío de futuro” eta “Avanzando hacia tu transformación personal” hitzaldiak, alegia. Hitzaldiko eduki osoa, Familien ...
Sakondu

“Dena aldatuko bada, ZU ere aldatu behar zara”, eraldaketa pertsonalari buruzko hitzaldia, Pedro Luis Uriarteren eskutik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 apirila, 2019
Bigarren Batxilerreko ikasleek Pedro Luis Uriarteren eskutik, hitzaldi bikaina izan dute gaur, eraldaketa pertsonalaren inguruan, giltza den euren bizitzako une honetan. Hitzaldi honekin, maila honetako ikasleek KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz saioen programa amaitu egiten dute. Lehen zatian, Pedro Luisek “Euskadi y tú ante desafío de futuro” saioa aurkeztu die, azkenean ikasleei erreflexiorako lau galdera ...
Sakondu

Kotxeen GOBLIN lasterketa giro ezin hobean burutu zen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 apirila, 2019
Lauro Ikastolako eta bertaratutako beste sei ikastetxeetako ikasleek egun honetaz gozatu ahal izan zuten, eta horrek aurrera jarraitzeko gogoak pizten dizkigu. Parte hartu zuten beste ikastetxeen eskerrona hartzen ari gara ekitaldia antolatzeagatik, eta zoriondu gaituzte. Lasterketa hau, GOBLIN kategoriarako antolatu da, hau da 9-11 urte bitarteko ikasleen kotxeak, eskolaz kanpoko ekintzetan eraikitzen dituztenak hain zuzen. ...
Sakondu

“Nigerrerako ur-tantak” kanpainia burutu dugu etapa guztietan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 29 martxoa, 2019
Gizarte-integrazio hoberako elkarlana eta beharrizan gehien duten pertsonekiko solidaritatearen kulturaren hedapena gure Hezkuntza Proiektuan agertzen dira. Hori dela eta, Ikastolako Giza-konpromisoko Plana–ren ikasturteko hirugarren ekintza burutuko dugu: UNICEFen “Nigerrerako Tantak, Lasterketa”n parte hartu dugu etapa guztietan. Nigerreko eskolen %15ak baino ez dauka edateko ura eta laguntzaren bitartez, oinarrizko osasunean eragiteaz gain, haurren hezkuntza matrikulazio tasa ...
Sakondu

Lauro Ikastolak kotxe elektrikoen lasterketa antolatu du Areetan, martxoaren 31n

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 martxoa, 2019
Lauro Ikastolak, Kid’s kit-car erakundearekin elkarlanean, kotxe elektrikoen lasterketa bat antolatu du, ZTIAM (Zientzia-Teknologia-Ingeniaritza-Artea-Matematikak) proiektuak sustatu eta aurrera eramateko duen konpromisoagatik eta ibilbide luzeagatik. Lasterketa martxoaren 31n izango da, 9:30etik 14:30era, Areetako Geltoki Plazan, Getxon, eta parte hartuko duten kotxeak GOBLIN kategoriakoak dira, hau da, 9-12 urte bitarteko ikasleek eraikitako kotxe elektrikoak. Topaketa honek bi ...
Sakondu

Matematika Olinpiadetan fase mediterraneorako klasifikatuta Inés Borchers Arias, 2. batxilerreko ikaslea

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 martxoa, 2019
Martxoaren 23 eta 24ean Ourensen ospatu diren Espainako Olinpiada Matematikoan Inés Borchers Arias Euskadiko klasifikatu bakarra izan da Europar faserako: 7. geratu da Estatu mailakoan, 75 ikasleen artean, eta horrek zilarrezko europako faserako pasea ematen dio. Inesek 500€ irabazi ditu eta udan fase mediterraneora joango da, Napolesera. ZORIONAK Ines!!!
Sakondu

Mundakako aratusteen pastoral modernoa, DBH eta HHko ikasleen eskutik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 martxoa, 2019
Inauteriek neguko solztizioaren amaiera adierazi izan dute euskal imaginarioan. Gauak laburragoak eta egunak luzeagoak izateak Ama Lurra esnatzeko deia ekarri izan du. Zaharra eta modernoa uztartzeko etengabeko ahaleginean tradizioaren transmisioan eragin nahi izan dugu etapen arteko lan kooperatibo eta koordinatu honetan. DBHko Kalakariko 4. mailako ikasleek hutsetik pastoral modernoa sortu dute, Mundakako aratusteen istorioa eta ...
Sakondu

Estatu mailako faserako klasifikaturik Batxilerreko ikasleak European Youth Parliament-ean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 martxoa, 2019
Martxoaren 8tik 10era Bilbaon ospatu da European Youth Parliamenten eskualde-fasea eta Lauro Ikastolako Batxilerreko bost ikasle bertaratu dira, hirugarren urtez parte hartzen dugularik: Asier Esandi, Ander Urteaga, Cristina Alonso, Goiuri Lozano eta Ane Basterretxea. Hiru egunetan, Oihane Urizar irakasleak lagunduta, espazio ezberdinetan burutu izan dira debateak, Euskalduna Jauregian, Deustuko Unibertasitetean eta BilboRock-en. Topaketa hauetan, gazteen arteko ...
Sakondu

Angoulême-ko hirian burutzen den trukea martxan da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 martxoa, 2019
Martxoaren 9an irten da Ikastolatik frantseko trukea burutuko duen ikasle-taldea, Soria Dworjack eta Gorka Lozano irakasleek lagunduta. Astebeteko egonaldia burutuko dute bertan eta gero ikasle frantziarrak gurera etorriko dira. Ondo izan!
Sakondu

M8 egunero da!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 martxoa, 2019
Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu. Hona hemen, Ikastolan burutuko diren jardueren laburpena: Haur Hezkuntza: “Elkarrekin askoz hobe”: maila ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.