Berrien artxiboa

Leire Arenas gogoratuz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 martxoa, 2017
Gaurko egunean, martxoak 1, Leire gogoratzeko ekitaldi bat burutu da DBHn. Bere familia gonbidaturik, maila ezberdinetako ikasleek eta Ikastolako langileek hartu dute parte. ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Sakondu

Batzar Nagusiak kooperatibaren kontuak onartu ditu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 otsaila, 2017
Otsailaren 23an ospatu dugu Ikastolako Batzar Nagusia. Ekitaldia minutu bateko isiluneaz hasi zen, Leire Arenas Pérez ikaslearen omenez. Quorum-a 148 bazkidekoa izan zen, etorritako eta ordezkatutakoen artean. Kooperatibaren Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta auditoretza elkartearen izendapena onartu zituen. Jagolaritza Batzorde berriztatu eta ondoko bazkideek osotuko dute: Olatz Larrauri Arregi, María Rodríguez ...
Sakondu

Herri Kiroletako topaketa Getxon

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 otsaila, 2017
Otsailaren 19an Ikastolako ikasle batzuk Gobela Udal kiroldegian burutu zen Herri Kirol topaketan parte hartu zuten: giza-proba, ingudea, froga konbinatua eta soka tira frogetan lehiatu egin ziren Bizkaiko beste ikastetxeen kontra. Zorionak!! Getxoko puntuazioa Benjamin-Alebin
Sakondu

Inauterietako sarrerak zozketatu dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 otsaila, 2017
Zozketa, ikasleen laguntzaz burutu dugu eta irtendako zenbakia 194 izan da eta, beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera: 194tik 355ra (esleitutako azken zenbakia). 1etik 49ra. Sarrerak prestatzen ari gara eta astearte eta asteazken bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela eta denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, bete behar ...
Sakondu

Hockey lerroko III jardunaldia ospatu zen Lauro Ikastolan eta DEIA egunkariak erreportaia argitaratu du

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 otsaila, 2017
Aurreko otsailaren 12an Bizkaiako Irristaketa Federazioak eskola mailako III Hockey lerroko Jardunaldia antolatu zuen Ikastolan eta Deiak jarduera probetxatu du kirol hau izaten ari den gorakada azaldu eta hedatzeko. Ikasturte honetan bi dira Lauro Ikastolak dituen Hockey taldeak Umeak eta Umetxoak mailetan. Hemen duzue artikularen PDFa: KLIKATU HEMEN  
Sakondu

Nola heltzen da “taper solidarioa” bere helburura?

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 otsaila, 2017
Jakin badakizuenez, AUNAR elkartearekin elkarlanean ari gara, eta egunero Ikastolako jantokian sortzen diren soberakinak eramaten dituzte giza-bazterketa arriskua duten pertsonak lagundu eta janaria dohan emanez. Elkarte honek bideo bat editatu du Ikastolatik bere helburura nola heltzen den erakusteko. Deustuko Unibertsitetan izango den “Análisis del Actual Despilfarro de Alimentos y sus Consecuencias Ambientales” hitzaldian AUNAR aipatua izango ...
Sakondu

Bilbao Basket-eko jokalari bik Lauro bisitatu dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 otsaila, 2017
BILBAO BIZKAIA BASKET Fundazioaren eskutik, Dejan Todorovic eta Miha Lapornik-ek Lauro Ikastola bisitatu dute otsailaren 8an, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen galderei erantzun diete. Solasaldiak 3.zikloko Areto Nagusian izan zen, inglesez eta gaztelaniaz, eta ikasleek galderak SARGOI sare-sozialaren bitartez prestatu dituzte, Cityzenship arloan. Bisita arrakastatsua izan da benetan! ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Sakondu

Lauronix taldea saritua First Lego League lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 urtarrila, 2017
Larunbatean, urtarrilak 28, FLL lehiaketako klasifikazio saioak izan ziren eta LAURONIX taldeak ondoko sariak lortu zituen: ” Irtenbide berritzaileagatiko Innobasque saria” eta “Global Innovation Awards”-era nominazioa Euskadiko proiekturik onena izateagatik. ZORIONAK!!! Cristina Alonso Astigarraga, Goiuri Lozano Mugerza, Asier Esandi Etxebarria, Iñigo Lizarrraga Ayo, David Marin Escajedo eta Luka Zorriqueta Zanotti taldekideak Amaia Pérez eta Oihane ...
Sakondu

Unibertsitate aurreko orientazio saioak ikasleentzat, EHUn

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 urtarrila, 2017
Ikastolako 1. Batxilerreko ikasle talde bat, urtarrilaren 23an, EHUko kimikako laborategietan aritu da zenbait ekintza burutzen “Kimika bizirik” programa barruan. Bigarren Hezkuntzako orientatzaileak saio berezi batzuk egin zituen azaroan, ikasleei jarduera hauek eta izen-emateko pausoak azalduz. Unibertsitateak orientazio saio hauek eskaintzen ditu aurreunibertsitateko ikasleentzat, eta joandako ikasle taldea, EHUko kimikako laborategietan polimeroak sintetizatzeko, bost zentimoko txanpona ...
Sakondu

Haur, Lehen Hezkuntza eta DBHrako matrikula ofizialerako epeak: urtarrilak 30 – otsailak 10

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 urtarrila, 2017
IKASTOLAN BERTARATUTA EGINIKO MATRIKULARAKO: Idazkaritza Nagusian, Batxilerreko eraikinean: Urtarrilak 30 – Otsailak 9: 8:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 16:30etara. Otsailak 10: 8:00etatik 14:00etara. HEZKUNTZAKO ORRIALDEAN ON-LINE MATRIKULA: Urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra. Ikasleak onartzeko prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Martxoaren 4ko 35/2008 Dekretua. AGINDUA, 2016ko abenduaren 2koa, Hezkuntza sailburuarena. Ez daukagu plazarik 4 urteko mailatik gora, ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.