DBH 1Bko taldeak BOS-en jarduera didaktikoan parte hartu du

Bilboko Orkestra Sinfonikoak “Musikari bat adoptatu” ekintza didaktikoa antolatzen du eta aurten Lauro Ikastolako ikasle-talde batek parte hartu du, Pili Olaizola irakaslearen koordinazaioarekin, eta beste hiru ikastetxeekin elkar lanean.

Helburua, “Heroika” izeneko Beethovenen 3. Sinfoniaren melodia, egitura eta estiloan  inspiratuz, lau ikastetxeen artean eta BOSeko lau joleren koaborazioaz (bibolin, biola, arpa eta perkusioa), lau mugimenduz osatutako Sinfonia horren “erreplika” bat sortzea izan da.

Proiektua garatzeko, Ikastolan hiru tailer burutu ditugu, otsaila, martxoa eta apirilean, Ana Hernández eta Dan Alberganti-rekin, BOSeko koordinatzaile eta bibolin jolearekin hain zuzen ere.

Maiatzaren 4ean, BOS-eko entsaio orokorraren entzunaldian izan ziren lauroko ikasleak, Euskalduna Jauregian, eta 3. Sinfonia osotasunean entzun zuten. Proiektuaren amaiera, maiatzaren 22an izan da, Bilboko BBK aretoan kontzertua eginez. Egun osoko jarduera izan zen: goizean entsaioa, beste ikastetxeen proposamen musikalak ezagutzeko; eta arratsaldean, entsaio orokorra eta aktuazioa.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.