DBH 3ko ikasle boluntarioak, kontsumo arduratsu eta etikoari buruzko hitzaldian
Apirilaren 14an, larunbata, goizeko 11:00etan, Bidebarrietako Liburutegian batu da DBH3ko gela guztietako ikasle boluntario eta guraso talde txikia, Nerea Zarraonandia eta Idoia Ugalde Gizarteko irakasleak lagundurik. Geografia ikasgaian martxan den GLOBALIZAZIOARI buruzko proiektuaren barruan, bertaratu direnek KALPONA AKTER Bangladeshko ehungintza fabriketako langile ohi eta sindikalista ezagunaren hitzaldia entzun eta parte hartzeko aukera izan dute. Hitzaldia SETEM Hego Haizea eta Munduko Emakumeen Martxak antolatu du.
Bertan, ehungintza arloko langileen egoeraz, Rana Plaza eraikinaren hondoraketaren urteurrenaz, kontsumo arduratsu eta etikoa, aktibismoaz eta mendebaldeko moda arloko multinazionalen eta kontsumitzaileen arduraz mintzatu da emakume hau. Ikasleek informazioa jaso, galderak egin eta klasean azalduko dute barneratutakoa.
Plazerra benetan emakume ausart eta eskuzabal hau entzutea!