DBH 4ko bi ikaslek Ugaoko Burdin Hesiaren indusketan parte hartu dute

DBH 4ko Historiako klaserako, nota igotzeko ekintza bezala, urtean zehar hainbat jardueretan parte hartzeko proposamena egingo zaie ikaslee, eta kasu honetan,  Ugaoko Burdin Hesiaren elkartearekin kolaboratzeko gonbitea hartu zuten ikasleek. DBH 4Ako Iñaki Garcia eta DBH 4Bko Alex Ibarrondo bertaratu ziren urriaren 4ean indusketa lanean aritzeko: Gerra Zibila garaiko gotorleku bat lurpetik ateratzeko lanak egin zituzten.

Jarduera hauen helburua ikasleak historiara gizarte ekintza ezberdinen bitartez hurbiltzea da, historia ikutzea, eta historian gertatutako hurbileko gertakarietan inplikatze, oraingo honetan ondare arkeologikoaren berreskuratzeko proiektu batean parte hartu dutelarik.

Ea hurrengoetarako ere ikasle gehiago animatzen den!

Proiektuari buruz argazki gehiago ikuasi nahi baduzue, hona hemen euren Facebook orrialdea: KLIKATU HEMEN.IMG_1224

IMG_1230  IMG_1225 IMG_1227


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.