DBH 4ko talde bat saritua Super Coder Programazio I. Lehiaketan
Abenduaren 14an ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketaren Finala ospatu zen Guggenheim Museoan eta DBH4-ko Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiak bertaratu ziren, Leire Andikoetxea irakasleak lagundurik.
Bost ikastetxek parte hartu dugu lehen edizio honetan eta ikasleei proposatu zitzaien erronka programazioan oinarritutako mugikortasun jasangarriagoa lortzeko eta klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko irtenbide bat eskaintzea zen.
Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiek parte hartu dute taldeka eta guztietatik ECO-PLANE izeneko proiektua heldu zen finalera eta hirugarren saria lortu. Taldearen kideak dira: Peio Alberdi De Ibarra, Asier Torre García, Ander Ramos Arriola, Xabier Lozano Isusi, Mikel Martín Ferrero eta Niko Rodriguez Bilbao.
Zorionak egindako lanagatik!