DBHko 3. mailako Plastika arloko Ekosistemak proiektuaren erakusketa eta marrazketa digitalaren jarduerak LHko 5. mailako ikasleentzat

Ikasturte honetan ere, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle eta irakasleak DBHra hurbildu dira Plastika arloan landutako Ekosistemak proiektuaren erakusketa ikustera. Proiektuan Lurraren ekosistema desberdinak ikertu dituzte DBH 3ko ikasleek, orografia, flora, fauna eta klima bezalako ezaugarriak aztertuz eta irudietan adieraziz. Ekosistemak aztertu ondoren, bakoitzaren bizitza irudien bitartez adierazi dute, lerro eta koloreen ezaugarriak bereziki landuz.

Proiektua borobiltzeko, LHko 5. mailako ikasleentzat bisita gidatuak antolatu dituzte, egindako marrazketa digitalaren jarduerekin bukatuz, DBHko ikasleek transmititu beharreko mezua lerro eta kolorearen bidez nola lortu duten azaldu baidute. Proiektu hau ederki lotu da LHko 5. mailako ikasleen jarduerekin, Natur Zientziak arloan ekosistemak gaia lantzen ari baitira.

LHko ikasle eta irakasleen balorazioa oso positiboa izan da, eta DBHko ikasleek adierzi dutenez “gu ere oso gustura egon gara gure lana kide gaztetxoei azaltzen. Gurekin ongi pasatzeaz gain, espero dugu jarduera hauek euren ikasketa prozesuan baliagarria izatea!”

Plas3-LH5_EKOSISTEMAK_3 Plas3-LH5_EKOSISTEMAK_2

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.