DBHko 4. mailako Plastika arloko lanak, Itsasmuseumean

2021-2022 ikasturteko plastika4 taldeak Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko iritzia adierazten proiektua landu du azken bi hiruhilekoetan.

GJHei buruzko irudiak materialak berrerabiliz egin dituzte plastika4 taldeko kideek: kartoiak, paperak, plastikoak, sokak, oihalak eta abar. Proiektuan, ekonomia zirkularraren kontzeptua eta Garapen Jasangarrirako 4. eta 12. Helburuak landu dira bereziki.

Bilboko Itsasmuseumak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako erakusketan, plastika4 taldearen lanak ikusgai daude uztailera arte. Animatu, eta bisitatu erakusketa! Museoko webgunea.

Proiektuari buruzko azalpena eta lanen katalogoa ondoko aurkezpenean dugu:

Informazio osagarria 2030 AGENDA webgunean: KILIKATU HEMEN.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.