DBHko arropa galdua
Urtero bezala, DBHko eraikinean galdu edo ahaztutako arropa batu egin dugu eta argazkiak bidaltzen ditugu jakitun egon zaitezten. Ditugun kopuruak dira: 39 jaka, 51 poltsa eta 70 kamiseta-sudadera. Badagoz ere giltzak eta erlojuak.
Arropa hau batzeko prozedura:
- Ikasturte osoan zehar egin den moduan, edozein jolastorduan, ikasleak atezainarengana jo.
- Gurasoak: etorri nahi izanez gero, ekainaren 19tik 22ra, 15:30etatik 17:00etara, atezainarengana jo.
Ikasleen arropak izen-deiturez markatuta egon daitezen gomendatzen dugu.
Ikasturte amaieran Ikastolan geratzen den arropa, KOOPERA elkarteari emango zaio.