DBHko ikasleen auto elektrikoa, Greenpower Urban Circuit Birdgestone-en

Martxoaren  10ean, Bilbon, San Mameseko esplanadan ospatu zen Greenpower Urban Circuit Birdgestone lasterketan parte hartu zuten DBH 1eko ikasle-talde batek, auto elektrikoen proiektuan parte hartzen dutenak, hain zuzen, Josu Basterretxea irakasleak koordinatuta eta gidatuta: Ian Feith, Julen Intxausti, Naia Fiel, Taisia Astorquiza, Julen Perez eta Mauro Olabarri.

Goizetik bertaratu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak F24 kategoriako lasterketarako dena prestatzen, boxeak muntatu, auto eta tresnak prestatu, etab. Lasterketako ikuskari-arduradunek autoa ondo aztertu eta lasterketan parte hartzeko oniritzia eman ostean, pixka bat praktikatu zuten, bateria freskoak jarri eta gurpilen presioa kontrolatu zuten.

Gure DBH 1eko bost ikasleek gidari lanak egin zituzten, honek boxetan denbora galarazten badie ere, guretzat garrantzitsua baita denen parte-hartzea eta ahalduntzea, kontuan izanik gainera, ez duela lasterketa irabazten lehena heltzen denak, baizik eta bira gehien ematea lortzen duenak, modu eraginkor eta jasangarrienean gidatuz.

Parte-hartzaile asko lasterketatik kanpo geratzen joan ziren bateriak agortu eta motoreek aurrea egiteko zailtasunak zituzten heinean. Gure kotxeak, aldiz, iraun zuen eta prueba amaitzea lortu zuen gutxienetariko bat izan zen. Gainera “Best Presented Team” saria izan zuten.

Zorionak egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.