Desfibriladoreak Ikastolako eraikin guztietan eta segurtasun beste neurri batzuk
Orain arte eta duela hamar bat urtetik, desfibriladore bat egon da Kiroldegiko sarreran, baina orain eraikin guztietako sarreretan instalatzea erabaki da. Eraikin bakoitzaren atean, desfibriladore bat dagoelako adierazgarria jarri eta eraikin barruan tresna instalatu da.
Eraikin guztietako pertsonek tresnaren erabileraren inguruko prestakuntza izan dute eta ikasleen artean ere zabaltzen ari gara: DBH eta Batxilerreko lehen sorospena ikastaroak ekaineko egunetan, Erizainaren ikastaroak Lehen Hezkuntzan, etab. Ikastolako Erizainak, ikastaro berezi bat egingo du “Instructor en soporte vital”eko titulazio ofiziala izateko eta prestakuntza hau ikasleei eman ahal izateko.
Bestalde, Ikastolako hiru jantokietan asfixia ekiditeko tresna jarriko da, elementuak okerreko eztarritik doazenerako: LifeVac. Lehen sorospenetako tresna honen ezaugarrika ezagutzeko Ikusi dokumentua.
Haur Hezkuntza | Lehen Hezkuntza |
DBH |
Batxiler | Behekosoloa |