Eguberri eta Urte Berri on!

Lauro Ikastolako Kontseilu Errektore eta Zuzendaritzaren partez, Eguberri eta Urte Berri On danori!!!

Esker on berezia luzatu nahi dugu aurten, 2016 urtea apartekoa izan baita, Ikastolako 50. urteurrena ospatu dugun hau, hain zuzen. Ekintza eta jarduera anitz, berezi eta bikainak burutu izan dira Lauro Ikastola osotzen dugun guztion parte hartzeari esker.

Honen guztiaren adierazgarria izan da abenduaren 3ko ekitaldia Euskalduna Jauregian. Azken asteetan, honen inguruko materiala gehitzen joan gara webgunean: argazkiak, ekitaldian proiektatutako bideoak, eta hemen bertan beste laburpen bat eskaini nahi dizuegu. 2017 urte hasieran, ekitaldi osoa batzen duen grabaketa eskaintzea espero dugu.

Eskerrik asko denoi!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.