Egunero da M8!
Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira egunotan, etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu.
Aurtengo egoera berezia dela medio, eta ohiko klaseko saioetatik haratago doazen ekintzak antolatzeko dauden oztopo eta ezintasunak kontuan hartuta, hauek dira burutuko diren ekintza batzuk:
- Haur Hezkuntza: 3 urteko ikasleek egunaren nondik-norakoa landu dute eta 4 eta 5 urtekoek familien inplikazioa izan dute, euren lanbideen bideoak grabatu eta bidali baidituzte.
- Lehen Hezkuntza, ohiko jarduerak burutuko dira, esate baterako ipuinak eta pelikulak genero aldetik aztertu eta hausnarketa egin, girotze panelak jarri, azken egunetan bideokonferentziak emakume kirolariekin, etab. Jarduera guztiak etapako site-ean daude, zikloka azaldurik.
- DBH eraikinean, “Emakume artistak” bilduma: Artearen Historian zehar izandako zenbait emakume artegileren infografiak egin, gure ikasle batzuk barne, plastikagela.com webgunean argitaratu eta eraikinean jarri.
- DBH 3. mailako ikasleek, martxoaren12an, ostirala, ZOOM bidezko formazio saioa izango dute Sheila Melcónen eskutik, “Publizitate sexista” izenburupean.
- DBH 4. mailako talde guztiak, martxoaren 10 eta 11 artean, “Maitasun erromantikoa eta maskulinotasun berriak” izenburu duen ZOOM bidezko formazio saioa izango dute, Magdalena López Gorritxo formatzailearen eskutik.
- Batxiler: poster eta irudiak jarri dira eraikina girotuz, QR kodigoen bitartez M8 egunaren eta, orohar, borroka feministaren inguruko informazioa eskuratzeko helburua dutenak; lehen mailan, Irene Garcia eta Catarina Calvoren eskutik, burutzen ari diren Ikerketa Lana baliatuz eta Begoña Diez de Ulzurrun eta Amaia Perez irakasleen gidaritzapean, “Emakumea sorgin ehizatik gaur egunera” hitzaldia; eta bigarren mailan, bideo grabaketa.