EHUko Matematika Lehiaketan sarituak
Ostiralean, maiatzak 17, familiak eta Ikastolako arduradunak lagunduta, EHUak antolatutako Udaberriko Matematika XXIII Lehiaketaren sari-banaketara hurbildu ziren ikastolako sarituak.
Lauro Ikastolatik aurkeztu ziren ikasleen artean, hauek izan ziren sarituak kategoria bakoitzean:
- 0 MAILA, Lehen Hezkuntzako 4. maila:
- Ekain Garai Fernandez-Basabe
- Jun García Madroñal
- Aimar Intxausti Aragonés
- I MAILA, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak:
- Malen Bustamante Sagasti
- IV MAILA, Batxiler 1-2:
- Alesander Llabori Martinez-Arano
Sari banaketa honetan ere Inés Borchers Arias Batxilerreko ikasleari Euskal Herriko Fisikako XXX. Olinpiadan hirugarren sailkapena eta Euskal Herriko Matematikako LV. Olinpiadan bigarren sailkapena lortzeagatik aipamena eman zitzaion.
Iragarri genuenez, Matematikako Olinpiadan lortutako sailkapen honek Espainiako txapelketara eraman zuen, honetan zilarrezko domina lortuz, ‘Mediterranean Youth Mathematical Championship’ txapelketara bidea eman diona, alegia, uztailaren 17tik 20ra, Napolesen.
ZORIONAK DENOI!