Ekintzailetza: Jon Uriarte eta Eneko Knorr batxilerreko ikasleekin
Otsailaren 18an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren ikasturteko azken saioa izan dute Batxiler lehen mailako ikasleek. Ez dute euren hitzordura huts egin, beste urte batez, Jon Uriarte eta Eneko Knörrek, eta bada seigarrena!
“Ekintzailetza” gaia jorratu dute Oihan Encinas, June Macareno, Yeray Fernandez de Ochoa eta Nahia Madrazo ikasleen gidatu duten saioan.
Jonek eta Enekok, euren bizipen eta esperientzia pertsonalak kontatu dituzte, ekintzailetzari lotutako ibilbideak azalduz. Gogor lan egitearen garrantzia azpimarratu dute, ikasketak nazioarteko prestakuntzarekin eta bidaiatzearekin osotzearena, eta gogoko ditugun gaietatik abiatuta bakoitzak egin behar duela bere bidea.
Eskerrik asko Jon Uriarte eta Eneko Knörr, urrenez-urren Lauroko ikasle-ohi eta guraso, zuen konpromiso guztien artean gurera hurbiltzeko astia topatzeagatik!



