Elkarlana, STEAM eta sariak Bermeoko lasterketan

Martxoaren 20an, igandea, Kid’s kit car proiektuko ikasturteko GOBLIN kategoriako lehen lasterketan parte hartu dugu Bermeon. Lehen Hezkuntzako bi taldek, 5. eta 6. mailetako ikasleek osotuta, aurkeztu zituzten euren kotxe elektriko jasangarriak, Geldiezinak eta Formulauro.

Eguraldiak lagundu zuen jardunaldi honetan, bereziki azpimarratzekoa izan zen ikasle eta euren familien parte-hartze eta laguntza: eskerrik asko denoi inplikazioagatik!

Sariei dagokienez, Lauroko taldeek 3 sari lortu zituzten:

  • Best Presented Team: LAURO IKASTOLA
  • DRAG -1st PLACE: GELDIEZINAK
  • GOBLING GATHERING -3rd PLACE: GELDIEZINAK

Kotxe elektrikoen Kid’s kit-car – Greenpower Iberia STEAM proiektuan 2017 urtean parte hartzen hasi ginen, Euskadin jarduera aitzindaria izanik, ekimen honen ezaugarriengatik: talde-lana, disziplinartekotasuna (teknologia + hizkuntzak + plastika + matematika + jasangarritasuna), ekintzailetza, finantzazio-iturri eta baliabideak bilatzea, sormena, marketina, hezkidetza eta ikas-komunitate osoaren partaidetza.

Hurrengo hitzordurako, prest!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.