Elkartasun merkatu arrakastatsua aurten ere!

Ekainaren 10ean, Lehen Hezkuntzako ikasleek etxetik ekarritako liburu eta mahai-jolasekin urteroko “Elkartasun merkatua” burutu zuten: euro baten trukean, ikasle bakoitzak liburu edo jolas bat erosi zuen, giza-ordezkariek kudeatu zuten merkatuan.

Batutako dirua 775 € izan da eta dagoeneko ICLI – Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteari komunikatu diogu, eurek baitira Indiako Premdham egoitzara helarazten dutenak. Indiako egoitzan poz handiz hartu dute aurten ere merkatua ospatu eta lagunduko diegula jakin dutenean, eta berehala adierazi digute zein proiektua finantzatzeko erabiliko duten: egun hutsik duten espazio batean jantoki baterako altzariak erosiko dituzte.

Oso eskertuta agertu dira dohaintza honengatik eta Ikastolak eurekin duen kolaborazio-ibilbideagatik ere.

Zenbat egin daiteke hain gutxirekin!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.