Elkartasun merkatua Lehen Hezkuntzan
Aurreko ikasturteetan bezala, Elkartasun Merkatua antolatu dugu Lehen Hezkuntzan: etapako ikasle guztiek egoera onean eta erabiltzen ez dituzten irakurketa liburuak eta mahai-jokoak ekarri dituzte eta gaurko egunez, euro baten truke erosi dezakete, ikaskide-saltzaileen laguntzaz.
Hainbeste material ekarri dute ikasleek eta merkatuak arrakasta handia izan du, urtero bezala.
Aurten ere, trinitarioek Indian duten ROHA eskola-etxe batekin elkarlanean arituko gara, lukrorik gabeko IC-LI Lankidetzarako Ingenieritza elkartea bitartekari dela. Eskola horretan, estigmatizatutako eta bakarrik utzitako umeak hartu eta zaintzen dituzte, bai gurasorik ez daukatelako edota elbarritasun fisiko edota psikikoak dituztelako. Elkartasun merkatuan sortuko den diru-laguntzarekin soinu-ekipoa erosi nahi dute, musikoterapiaren onurak aplikatzen hasu ahal izateko.
Gizarte-integrazio hoberako elkarlana eta beharrizan gehien duten pertsonekiko solidaritatearen kulturaren hedapena gure Hezkuntza Proiektuaren parte dira.