Emaitza akademikoen kanpoko alderaketa: bikaintasunaren bidean
Unibertsitatera sartzeko batazbesteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa-USEaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamazazpi urtez. Aurten, 7,80koa izan da, 30 urteko historikoan izan dugun hirugarren notarik altuena. Ikus grafikoan EAEko hirurteko datuen alderaketa.
2020ko ekainean inoiz baino ikasle gehiago aurkeztu dira USE frogako lehen deialdian, gure ibilbidearen batezbestekoaren gainetik, nabarmenki. Hautaprobako ekaineko deialdian, ikasle guztiek gainditzen ohi dutena, derrigorrezko zatiaren bataz besteko nota 7,84 izan da, EAEko 7,01ren gainetik.
LH4ko diagnostikoetan gure ikasleen Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika, Zientziak eta Ikasten ikasteko gaitasunak neurtu ziren. Arlo hauek guztietan, alderatu gaituzten talde guztien gainetik kokatu gara. Hau da: Euskadiko A, B eta D ereduko ikastetxeen gainetik, gure antzeko ISEKa duten ikastetxeen gainetik, eta gure ISEK-arekiko espero ziren emaitzen gainetik ere.
PISA eta DBH4 etapa bukaerako emaitzen kasuan, Matematika, Zientziak eta Irakurmeneko neurketak egin dira. Irakurmenaren kasuan, ELGAk (OCDEk) erabaki du herrialdeetako irakurmeneko emaitzak ez aurkeztea zalantza jakin batzuk izan baitira ikasleen erantzuteko moduan. Beste arloei dagokienez:
- Matematikak: gure emaitzak ELGA (OCDE), Euskadi eta gure antzeko ISEK duten ikastetxeen gainetik egon dira, eta Laurok Euskadiko D ereduko ikastetxeen artean Matematikako emaitzarik altuenak lortu ditu.
- Zientziak: gure emaitzak ELGA (OCDE), Euskadi eta gure antzeko ISEK duten ikastetxeen gainetik egon dira ere, eta Laurok Euskadiko D ereduko ikastetxeen artean Zientzietako emaitzarik altuenak lortu ditu ere.
Bi arlo horietan Lauroren emaitzen gainetik egon diren ELGA (OCDE)ko herrialde bakarrak Txina eta Singapur izan dira.
DBH4 etapa bukaerako frogan Matematika eta Zientzien emaitzak jaso ditugu, eta lortutako emaitzek goian esandakoa berresten dute.
Emaitza hauek eta gainontzeko froga objektiboenek gure ibilbide bikaina berresten dute, Lauro Ikastola osatzen dugun guztion ahalegin koordinatuei esker, ikasleak, profesionalak eta familiak, urtero Ikastolako proiektuan gauzatzen diren hobelerro eta berrikuntzen eragin positiboa azalaraziz, denok elkarlanean jarraituko dugun ibilbidea, hain zuzen.