Emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta, Ikastolan burutuko diren ekintzak

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Egunean, eta asteko beste egunen batean ere, hainbat jarduera buruko dira etapa guztietan. Aurten ere, Ikastolako estamentu guztiei eskatu nahi diegu, ikasle, guraso, langile, kolaboratzaileak,… morez edota antzeko kolorez janzteko hezkidetzaren aldeko gure konpromezua adierazteko.

Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu. Hona hemen, jardueren laburpena:

Haur Hezkuntza:

  • Muralak, eskulanak eta txapak.
  • Gelan, ipuin eta bideo bereziak.

Lehen Hezkuntza:

  • Egun hau ospatzearen arrazoia azaldu eta aztertu, abestiak ikasi, bideoak ikusi eta komentatu. Ziklo bakoitzeko zehaztasunak WEB-SITEAN jarrita daude.
  • Hezkidetzako tailarrak Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin, hilabetez, GEHILAN 2000 elkarteko pertsona aditu baten eskutik: rolak eta estereotipoak, identifikazio sexuala, familia ereduak – etxeko parte hartzea, autoestimua-autokontzeptua, tratu onak, indarkeriaren prebentzioa eta talde harremanak.

DBH:

  • DBH 1: txapa feministen tailerra.
  • DBH 2: Arte tailerra. Georgia O’Keefe.
  • DBH 3: “Berdintasuna kirol munduan” hitzaldia “Sortzen” elkartearen eskutik eta mahai-ingurua.
  • DBH 3: “Emakumea eta osasuna” hitzaldia, Begoña Prieto ginekologoaren eskutik.
  • DBH 4: “Maitasun erromantikoak eta genero estereotipoak”, Irantzu Varelaren eskutik.

Batxilerra:

  • Batxiler 1: “Genero indarkeriaren kontrako lege integrala” hitzaldia, Patricia Zamorano abokatuaren eskutik.
  • Batxiler 2: “Prostituzioaren errealitatea EAEn” hitzaldia, Askabide elkartearen eskutik.
  • Batxiler 1 eta 2: Defentsa pertsonala.
  • Batxiler 1 eta 2: “Todos deberíamos ser feministas” liburuaren inguruko hausnarketa kolektiboa.

Liburutegia:

  • Liburu sorta berria, feminismo gaia eta emakume biografiak, nagusiki.
  • Erakusketa: “Emakume Protagonistak literaturan”, Bibliotekako webgunean eta liburutegiko panelean.

 

indarraren alde feminista


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.