Eneko Diaux eta Beñat Subiñas Bizkaiko Xake Finalean

Bizkaiko Foru Aldundiko Banakako eskolarteko txapelketa

Lehen Hezkuntza 4. mailako Eneko Diaux eta Beñat Subiñas eskolarteko Bizkaiko xake finaletarako sailkatu dira, martxoaren 12an Sestaon izango dena, alegia. Bertan bizkaiko hogei jokalari onenak izango dira eta bertan, gure ikasle burutsuak, txapela Laurora ekartzeko.

Sailkapen fasean, 3 txapelketa egon ziren: Santurtzin, Leioan eta Abadiñon. Finalerako sailkapena egiteko, jokalari bakoitzaren 2 txapelketa onenen puntuazioa hartu da. Txapelketa bakoitzean 500 partehartzaile inguru egon ziren eta 20 hoberenen artean Beñat eta Eneko sartu dira.

Finalean, Las Llanas frontoian, Eneko eta Beñatek 6 partida jokatuko dituzte bakoitzak. Partidak xake erlojuarekin jolastuko dute. Bakoitzak ordu erdi edukiko du partidako. Sei partidetatik punturik gehien hartzen duena Bizkaiko txapeldun izango da. Espero dezagun Eneko edo Beñatek eskura dezatela txapela! Zorte on!

Lauro Ikastolako partaidetza, sailkapen fasean, ezin hobea izan da: Ane Linaza, Elaia García, Olaia Olivas, Aleix Lluch, Mario Etxeberria, Beñat Goikoetxea, Gaizka Guinea, Lander Munguia, Pablo Rodriguez, Imanol Batarrita, Eneko Intxausti eta Unax Fernandino izan dira Bizkaiko xake txapelketan aritu diren ikasle guztiak. Zorionak denoi!

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.