Osasun zerbitzua

Desfibrilatzaile (DEA) bana dago eraikin bakoitzeko sarreran eta Ikastolako pertsonalak oinarrizko prestakuntza izan du berori erabiltzeko.

null

Eskola asegurua

null

Gomendioak (Zorriak, azala...)

null

Txertoak

Osasun-zerbitzu propioa ordutegi osoan

Lauro Ikastolak osasun-zerbitzu propioa du eskola eta eskolaz kanpoko jarduera osoan zehar. Zerbitzu honetako arduraduna Erizaintzan Diplomatuaren Unibertsitate Titulu Ofiziala du eta Dietetikan Goi-mailako Teknikaria da.

Erizaindegi nagusia Lehen Hezkuntzako eraikinean kokatuta dago, eta zerbitzu honetarako gela berezi bana dago Haur Hezkuntzan eta DBHn.

Zerbitzu honen egitekoa da:

  • Ikaslea era pertsonalizatuz atenditu ikastetxean dagoen bitartean.
  • Iraupen luzeko gaixotasun kronikoak dituzten ikasleen jarraipena egin eta atenditu.
  • Istripuz edo bat-batean gerta daitezkeen osasun-egoera larriak atenditu. Beharrezkoa izanez gero, eta familiekin komunikatu eta gero, ikaslea hitzartutako osasun-zentrora eraman.
  • Eskola-menuen kudeaketan kolaboratu eta elikatzeko beharrizan bereziak dituzten ikasleen jarraipena egin eta atenditu, beti ere medikuaren ezinbesteko idatzizko eskaria eta jarraibideak ekarrita.
  • Arlo pedagogikoari dagokionez, ikasleentzako edota pertsonalarentzako prestakuntza saioak egin lehen sorospen eta elikaduraren inguruan, “Barelikos” jakintzagaiaren barruan (Baratza-Elikadura-Osasun).
Ez da zerbitzu honen helburua gaixorik dagoen ikaslea atenditzea, gaixotasuna Ikastolan bertan detektatu ez bada. Kasu horretan, familiekin kontaktuan jarri eta ikaslea etxera bideratuko da.

Sendagaiak ematea

Osasun-agintarien argibideei jarraiki, Lauro Ikastolako arduradunek ez dizkiete ikasleei sendagarririk emango (antibiotikoak, antitermikoak, etab.), aurretiaz gurasoek idatzizko baimena ez badute eman, eta betiere, tratamendu bati jarraipena ematea ezinbestekoa bada.

Umeak sukarra duenean, Ikastolara etortzearen egokitasuna aztertu behar da, gaixoaren ongizatea bermatzeko eta ikaskideak kutsatzea eragozteko.

Ahal den guztietan, antibiotiko-sendagaiak etxean emango dira, eskola-jarduera aurretik edota ostean. Umea Ikastolara etortzeko moduan dagoenean, kutsatzeko arrisku gabe eta sukarrik ez duenean, baina oraindik botikaren bat halabeharrez eskola-ordutegian hartu behar badu, prozedura honi jarraituko zaio:

  • Bidali sendagaia behin bakarrik, eta ez egunero.
  • Sendagaia ondo gordeta / itxita bidali behar da, arriskuak ekiditeko, ume baten ardurapean jartzen baitugu.
  • Bidali ondoko dokumentua beteta Erizainari, erizaina@lauro.eus helbidera, Ikastolako pertsonala baimenduz:

Sendagaia emateko baimena – Autorización medicamentos.