Gomendioak

Nola jokatu zorriak edo bartzak daudenean

Gomendagarria da haurren burua astean behin aztertzea. Bihurtu asteburuetako errutina!

  • Orraziak eta ile-eskuilak garbi daudela zaintzea.
  • Ez elkartrukatu txano edo antzekorik.
  • Parasitoen kontrako produktuak zorriak edo bartzak daudenerako dira soilik: ez dute balio kutsatzea ekiditeko.

Zorriak edo bartzak aurkitzen badituzu

  • Aplikatu parasitoen kontrako produktua, prospektuko jarraibideei jarraituz.
  • Gero, garbitu eta irakuzi burua ur eta ozpinarekin (bartzak kentzeko lagungarria da).
  • Kendu buruko bartz guztiak. Onena, eskuz egitea da.
  • Zortzi egun barru, ikusi berriz buruko ile-larrua eta bartzik badago, errepikatu tratamendua.
  • Komenigarria da familiako kide guztien ile-larrua ere zehatz-mehatz aztertzea.
  • Gomendagarria da irakaslea jakitun ipintea, ikasgelako beste kideek zainketan eta higienean arreta berezia jar dezaten.

(Iturria: Osakidetza, Osasun Zerbitzua)

Moluskoak

Molusku kutsagarri hau azalaren gaineko infekzioa da eta aurpegi, sama, besape, beso eta eskuetan agertu ohi da, esku eta oinen ahurretan izan ezik: anpulo txiki zurizkak dira, erdian tontor txiki bat dute eta sakatuz gero oso kutsagarria den likido zuria ateratzen zaie. Beraz, neska-mutilak ez dira igerilekura joango.

Infekzio honek populazioaren %2 eta %10 bitartea afektatzen du, baina gehien ematen den taldea birus honen aurkako inmunitatea garatu ez duten 10 urte beherako neska-mutilena da, igerileku erabiltzaileak eta kontaktu zuzena duten kirol batzuk praktikatzen dituztenak.

Kontaktu fisiko zuzena da kutsatzeko modurik ohikoena.

Lehen papulak agertzen direnean, zuen mediku edo pediatrarengana jo behar duzue, dagokionean tratamendua aplikatzeko. Heziketa Fisikoko irakaslea informatu beharko duzue idatzizko oharraren bidez eta ikaslea ez da igerilekura joango guztiz osatu arte.

Gomendioak:

  • Neska-mutilek arropa, eskuoihal, eta abarrak ahalik eta gutxien konpartitu behar dituzte.
  • Alda ezazue eskuoihala egunero eta atera kirol-poltsatik bainujantzia, zapatilak, betaurrekoak eta abar, eta garbitu xaboiagaz astero behin, gutxienez.

Inpetigo eta ektima

Inpetigoa azalean agertzen den gaixotasun bakterianoa eta oso kutsakorra da. Eraginik gehien bi eta bost urte bitarteko neska-mutilengan du.

Inpetigoa, beraz, azalean agertzen diren baba edo besikulak dira, eta apurtzerakoan ezti koloreko zarakarrak sortzen ditu. Gorputzeko edozein tokitan agertu daitezke baina ohikoena da arropak estaltzen ez dituenetan agertzea, hau da, aurpegia, aho inguruan, sudurrean, belarriak, besoak eta hankak. Ez dute orbainik uzten baina pigmentazio aldaketak sortu ditzakete.

Infektatutako pertsonak 48 orduz antobiotikoa hartuz gero, normalean, bakteria kutxatzeko arriskua kentzen da. Beraz, egoera honetan dauden umeak ez dira Ikastolara etorri behar, epe hori amaitu arte, ezta igerilekura joan ere babak lehortu arte.

Kutsadura ekiditeko, oinarrizko garbitasun-arauak bete behar dira:

  • Bainua egunero.
  • Atzazalak, labur eta garbi.
  • Lesioekin kontaktuan egon den arropa ur bero eta xaboiarekin garbitu.
  • Azalean agertu diren babak ez ukitu edo apurtu.
  • Orbainak kentzen lagunduko duen xaboia erabili.
  • Erabili eta botatzeko eskuoihalak erabili.

Gomendioak: gaixotasun kutsakorrak ekiditeko jarraibideak

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.