Osakidetzaren eskola-txertaketa plana
Eskola osasuneko programa barruan, txertaketa programaren azken fasea eskoletan burutzen du Osakidetzak.
Ikasleak Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta DBHko 4. mailetan daudenean, Osakidetzako arduradunak Ikastolara bertaratzen dira. Aurretik familiak ohartzen ditugu eta familien baimena batu, baiezkoa zein ezezkoa izan, Osakidetzak ikasle bakoitzaren erregistroa egunean izan dezan.