“Eskola-bizikidetza eraikitzearen gaur egungo erronkak eta ongizate sozioemozionala”
Etapako arduradun bat eta Orientazio Saileko bi arduradun izan ziren azaroaren 9an Euskalduna Jauregian burututako “Ikastetxe barruko eta kanpoko hezkuntza-bizikidetza” jardunaldian, Hezkuntza Sailak eta El Correo egunkariak sustatutako ekimena, hain zuzen.
Ikastolak elkarbizitza alorrean dituen plan eta programen osogarri garrantzitsua dira bertan tratatutako gaiak:
- “Eskola bizikidetza eraikitzearen gaur egungo erronkak eta ongizate sozioemozionala” Mª José Diaz-Aguado Jalónen eskutik, Hezkuntzaren Psikologiako katedraduna eta Complutense Unibertsitateko Psikologia Prebentiboaren Unitateko zuzendaria.
- “Bizikidetzari buruzko prestakuntza”, Javier Urra RECURRA-GINSOko Zuzendaritza Batzordeko presidentea eta zuzendari klinikoa.

