Europar mailako faserako klasifikaturik Batxilerreko ikasleak European Youth Parliament-ean

Lehen Batxilerreko Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga Zaragozan izan ziren apirilaren 3tik 7ra, Oihane Urizar irakasleak lagundurik, European Youth Parliament-eko fase nazionalean eta fase europearrerako sailkatuak izan dira. Zorionak!

Zaragozan zeudela, anekdota ederra izan zuten: bertan, EYP-eko monitoretza lana egiten ari ziren gazteen artean, Gorka Etxebeste Arroyo ikasle-ohia topatu zuten. Gorkak, Ikastolan zegoen bitiartean, debateetako saio hauetan parte hartu zuen, fase nazionalera ere helduz. Esperientziarekin pozik, erakundearekin harremanetan jarraitu izan du gaur arte, ingelesez, europar arazoen inguruko debateak burutzen.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.