European Youth Parliament-eko estatuko saioetan izan dira gure ikasleak, Valentzian

Aurreko ikasturtean, Batxilerreko Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrel ikasleak sailkatuak izan ziren Bilboko saioetan European Youth Parliament-eko estatu mailakoetan parte hartzeko eta irailean Valentzian izan dira Gorka Lozano irakasleak lagundurik. Esperientzia bikaina izan dute!

Emaitzak irten direlarik, Alaitz Alonsok aipamen berezi bat lortu du. Zorionak!

Jorratu beharreko gaiak izan ziren:

  • Adimen artifizialaren (AA) erabilera hezkuntzan eta ikasle zein irakasleentzako AA alfabetatzea sustatzea.
  • “Greenwashing”-ari aurre egitea eta benetako ekintza korporatiboak sustatzea klima-aldaketaren aurka.
  • Artisten eskubide ekonomiko eta moralak babestea merkatu digitalean, plataforma digital handien aurrean.
  • Sexu-langileen lan-baldintzak eta ongizate fisiko zein mentala hobetzea EBn.
  • Europako tren-sistema modernizatzea eta integratzea jasangarritasuna hobetzeko eta emisioak murrizteko.
  • Europako eskualde-autonomia, eskualde-identitatea eta zuzenbide estatuaren arteko oreka nola bermatu.
  • Eduki digitalen moderazioa eta pribatutasun eskubideak babestea ingurune digitalean.
  • ETEen (Enpresa Txiki eta Ertainak) hazkundea bultzatzea teknologia-intentsibo eta ezagutza-intentsiboko sektoreetan.
  • EB eta Estatu Batuen arteko merkataritza-harremanak indartzea balioak arriskuan jarri gabe.
  • EBko lan-babesaren legeak malgutzea enpresen lehiakortasuna hobetzeko, langileen eskubideak urratu gabe.

European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan beste gazte batzuk ezagutuz,  Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.

Zorionak denoi egindako lanagatik.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.