European Youth Parliament-eko tokian-tokiko saioetan izan dira gure ikasleak

Aurten ere, Lauro Ikastolako Batxiler 1. mailako sei ikaslek hartuko dute parte European Youth Parliament saioetan: European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.

Badira dagoeneko zortzi urte Batxilerreko ikasleek ekimen honetan parte hartzen dutela eta aurten honako ikasle hauek bertaratu dira, Gorka Lozano irakasleak koordinatu eta gidaturik:

  • Gaizka Bermejo Puertas
  • Laura Castellanos Iruretagoyena
  • Ander De la Fuente Tejedor
  • Ainara Del Olmo Perez
  • Leire Gómez Tosantos
  • Zelai Toledo Urrutikoetxea

Tokian-tokiko jarduerak martxoaren 24tik 26ra burutu dira Bilbon eta hauek izan dira jorratutako gaiak:

  1. STEM eremuan emakumeen presentzia aregaotzeo politikak.
  2. Mikrotxipen eskasia Europan: erronka Europa merkatuan sartzeko beste eskualdeetako menpekotasuna murriztuz.
  3. Europako baso eremuen zainketa bermatzeko politikak.
  4. Enpresa teknologiko handien monopolien eragina gutxitzeko politikak.
  5. Hizkuntza minoritarioen babesa Europar Batasunean.
  6. Umeen, nerabeen eta gazteen sare-sozialeko menpekotasuna gutxitzeko eta haien kalteak gutxitzeko politikak.
  7. Emakumeen datu estatistikoak medikuntzan eta osasun-garapenean.

Laster izango dugu fase honen emaitzen berri, baina direnak direla, jardunaldi ederra igaro zuten ikasleek, euren iritziak gainontzeko gazteekin partekatuz eta esperientzia bikaina biziz.

Zorte on!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.