European Youth Parliament: tokian-tokiko saioak otsaileko azken asteburuan izango dira
Aurten ere, Lauro Ikastolako bost ikaslek hartuko dute parte European Youth Parliament saioetan. European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, hamar mila ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.
Tokian-tokiko jarduerak datorren asteburuan burutuko dira, otsailaren 26, 27 eta 28an, eta pandemia egoera dela eta, telematikoak izango dira, ikasle bakoitzak bere etxetik parte hartuko duelarik.
Ikasle parte hartzaileak, Batxiler lehen mailakoak dira eta Gorka Lozano irakaslearen laguntzaz ari dira prestatzen. Ondoan dituzue bakoitzak jorratuko dituen gaiak:
- Europako hiritarren segurtasuna interneten ziberkriminalen aurrean eta datuen babesa sustatzeko komitea, Olatz Uribe.
- Europar Batasuna kanpoko herrialdekiko harremanak bidezko merkataritza bultzatzeko, Joane Rodríguez
- Adimen artifizialaren erronkak medikuntzan, Nere Goikoetxea
- Jolasaren abantailak suspertzen eta arriskuak ekiditzen, Jon Lerma
- Digitalizazioa, lehiakortasuna eta enpresa txiki eta ertainak, Miren Oliver
Zorte on!