European Youth Parliament – EYP saioak prestatzen hasiak dira Batxilerreko ikasleak

Batxiler 1. mailako zortzi ikaslek parte hartuko dute European Youth Parliament-eko tokian-tokiko saioetan, Bilbon, hurrengo otsailaren 7tik 9ra bitartean, Gorka Lozano irakasleak koordinatu eta gidaturik:

  • Peio Alberdi
  • Ainhoa Aguirre
  • Irene Andrés
  • Mikel Arriola
  • Ane Bikandi
  • Maialen Delgado
  • Nora Irizar
  • Jone Rodríguez

European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena baita.

Badira dagoeneko bederatzi urte Batxilerreko ikasleek ekimen honetan parte hartzen dutela.

Zorte on!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.