EUSKARALDIA: ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!
Mezu honekin batera Lauro ikastolak entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu.
Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da.
Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.
Ikastolaren izaeran, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu. Horregatik, mezu honen bidez, zu zeu ere Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaitugu, belarriprest edo ahobizi izanda!
Nola?
- Ikastolako komunitatea osatzen dugunok izena emateko URL propioa daukagu eta bertan zure egoerara hobekien moldatzen den rola aukeratuta Euskaraldira batzeko aukera izango duzu.
- Zure herri/auzoan dagoeneko izena eman baduduz, ez duzu berriz egin behar.
- Gogoan izan…
- Belarriprest bazara aldiro erabakiko duzu euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez duzu euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenei zuri euskaraz hitz egiteko eskatuko diezu.
- Ahobizi rola aukeratzen baduzu, berriz… euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo duzu uneoro. Lehen hitza, beti, euskaraz egingo duzu; euskaraz ulertzen badute, euskarari eutsiko diozu (elkarrizketa elebidunak mantenduz).
- Maiatzean zehar zure seme-alabari dagokizun txapa emango diogu eta euren eskutik jasoko duzu.
Aurrerago, beraz, hainbat informazio helaraziko dizkizugu, elkarrekin Euskaraldian parte hartuz, hizkuntza ohituretan jauzi bat egin eta euskararen erabilera handitu dezagun.
Ikastolatik kalera! ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!