Euskera Plana

Lauro Ikastolaren helburua argia da: Ikastola bera arnasgune bihurtzea.

Testuinguru soziolinguistikoa kontuan hartuta, Lauro ikastolak Euskara Plana integrala gauzatzen du euskararen biziberritzearen ametsaren aldarrian, euskararen normalizazio bidean. Horregatik, Ikastolako euskara planaren oinarria etengabea, iraunkorra, zientifikoa eta gizartearen egoerarekin bat datorren diagnosi emaitzetatik sortzen da. Adierazle sistemak aukera ematen digu gure indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko, bertan beharrezko ekintzak bideratu ahal izateko, helburuak lortze aldera. 

Gaur egun BOST ZUTABE nagusi ditugu (ikus infografia): hezkuntza etapa bakoitzari dagozkionak, aisialdi eremuan sortzen den bosgarren zutabearekin batera, Eskola Kirola.

Haur Hezkuntzan: Gurasoak 

Lehen Hezkuntza: Ahozkotasuna

DBH: Erabilera

BATXILER: Identitatea

ESKOLA-KIROLA: Begiraleak

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.