Eskola kirola eta kultur ekintzak esparru ezin egokiagoak dira hizkuntza informala lantzeko. Aisialdia jarduerekin antzekotasun handiak dituzte eta giro bizi eta atseginean gertatzen dira. Komunikazio gune indartsuak dira eta euskara erabilera egoki baterako ezinbestekoak.
Garrantziaz ohartzeko ikastola osatzen dugun guztion aldetik, bakoitzak ahal duen neurrian, euskararen aldeko jarrera positiboa izan dezagun Lauro Ikastolak kontzientzia zabaltzean dihardu. Aurreko ikasturtean eta aurten eskola kiroleko begiraleek Hezitzaileek asko egin dezakete metodologia ikasi dute. 4 orduko ikastaroan euren lanaren garrantziaz ohartu zaie eta talde bakoitzaren errealitatetik euskara gehiago sustatzeko estrategiak eman zaizkie.
Gurasoek komunikazio eremu honetan beste ardatz bat osatzen dute. Ikasleentzat ereduak garen aldetik, gure jarrerek asko lagundu dezakete. Ikasleek erreferente euskaldunak behar dituzte. Bakoitzak dakiena erabiliz animatu egiten ditugu eta hizkuntzaren erabilera koherenteago batera garamatza. Ildo honetatik, dekalogo bat jartzen dugu zuen eskura. Bai guraso euskaldun, bai guraso erdaldunek jarraitzeko 10 aholkuz osatutako gida orokorra: Gurasoentzako dekalogoa
Eremu hauetan guztietan, urtetik urtera, aurrerapausuak eman behar ditugu, denon arteko elkarlanari esker: begiraleok, delegatuok, gurasook eta bestelako parte hartzaileok norabide berean egingo badugu, emaitzak agerian izango ditugu.
Gai honetan sakontzeko interesa baldin baduzue, hurrengo loturak erabiltzea gomendatzen dizuegu:
http://www.kirolzerbitzua.net/eskolakirola/op5-1eus.asp Hainbat kirol eta jokoetarako gidak izango dituzue: hiztegia, arauak, entrenamendu saioak…
http://www.kirolzerbitzua.net/eskolakirola/op5-2eus.asp Guraso eta begiraleentzako aholkuak daude
http://www.kirolaeuskaraz.net/fitxa-didaktikoak Hainbat kirol praktrikatzeko fitxa didaktikoak toapatuko dituzue
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/adjuntos/Hiztegiak/KirolMater_DF.pdf Kirol materialen hiztegia izeneko liburuxka ikusgai izango duzue.