“Familia Enpresa Ikasgeletan” programan parte hartzen dugu

AEFAMEK  (Asociacion de Empresas Familiares de Euskadi) antolatutako “Familia Enpresa Ikasgeletan” programa ekintzailetzailearen barne, Gizarte Zientzietako Ekonomia ikasgaiko ikasleek Mungiako Arteche enpresa bisitatu dute otsailaren 19an. Programa honek, Euskadiko hiru lurraldeetako familia-enpresa liderrak biltzen ditu bere jarduera-sektore guztietan.

Irteeeran, ikasleek elkarteko enpresaburu familiarren hitzaldia entzuteko aukera izan dute Alex Arteche, enpresako zuzendaria, Lauro Ikastolako guraso izandakoa; eta Gaizka Zulaika, Aefameko zuzendaria, besteak beste. Ondoren, bisita gidatua izan dute enpresako instalazioetan.

Honela bada, beren adibidearekin, gure gazteak enpresaburu izateak zer esan nahi duen zuzenean ezagutu ahal izan dute eta gure ingurunearen aurrerabideari lagundu ahal izango diote.