Fernando Aranaren hitzaldia TEDxYouth@Valladolid-en

Fernando Aranak Batxilerra amaitu zuen aurreko ikasturtean Lauro Ikastolan. Bertan zegoelarik, proiektu hau garatu zuen Ander Fernandez de Larrea ikaskidearekin batera. Hona hemen Fernandok helarazi diguna:

Duela aste​ gutxi​  TEDx konferentzia bat eman nuen 1.000 pertsona baino gehiagoren aurrean, bai zuzenean zein ​TV/​streaming bidez. E​zagutzen ez duzuenontzat, TED (Technology, Entertainment, Design) 1984an sortutako urtero egiten den konferentzia bat da, merezi duten ideiak hedatzeko (“Ideas Worth Spreading”) helburu duena. Gaur egun mundu mailako erreferente bihurtu da, Bill Gates edota Bill Clinton-ek, besteak beste, bertan hitzaldi bat eman dutelarik. 

Nire kasuan TEDxYouth@Valladolid-en jorratu dut nire hitzaldia  (X horrek ekitaldi independentea dela esan nahi du)​, azaroaren 20an, Haurren Egun Unibertsalean eta hauen eskubideen ohorean. ​Ulertuko duzuen moduan, pribilegio handia izan da​ ezaugarri hauetako ekitaldi batean hizlaria izatea, pertsona gutxik izaten baitute aukera bizitzan TED-ko puntu gorri famatuaren gainean hitz egiteko.

Idazten ari natzaizue nire TEDx Talk-a argitaratu berri dutelako, TEDx-ko Youtubeko nazioarteko kanalean. Jada milaka pertsonek ikusi dute eta ziur aski, zuen interesekoa izango da baita ere. 

Beraz, utziko didazue energiari buruz daukazuen ikuspegia aldatzen?”

Recuperar las energías invisibles | Fernando Arana | TEDxYouth@Valladolid:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.