Fernando Aranak eta Ander Fdez.de Larreak Batxilergoko 1.saria jaso dute DB sarietan

Errenteriko Lanbide Heziketako Don Bosco institutuak DB Sarien VI. edizioa burutu du maiatzaren 14an. Sari hauek hezkuntza esparruko DBH, Batxilergoa eta Heziketa Ziklokoetako ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko sortu ziren.

IMG-20160516-WA0004Lauro Ikastolako Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrrea, Amaia Perez irakasleez gidatuta aurkeztu ziren eta lehen saria lortu dute “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektuarekin. Saria, 400 €, eta “Tumaker” enpresaren sari berezia 3D inprimagailua.

Ikusi VI. db Sariak: Fernando eta Ander 6. minutuan agertzen dira.

Zorionak!!!

db irratian

Fernando eta Ander Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.